Skip to content

HISTORIA

1971eko irailean ireki zen gure ikastola sukalde gisako batean, lehen estaian, oraingo auto-eskolaren gaineko aldean. Kanpora joateko aire hartzera, andereñoak txikienak bat-banazka jaitsi behar zituen, besoetan!  

Sei hilabete geroago, Hôtel de la Nivelle-ko gela batera lekualdatu zen. Ondotik, 1973ko Bazko garaian, Moxkorenean kokatu zen ikastola 3 hilabeteko, prefabrikatua muntatu artean.  

Haste-hasterik, gela egoki bat eskuratzea izan zen gurasoen buru-hauste nagusia. Hazparnen zegoen prefabrikatu batez jabetzea erdietsi zuten. Horrela, lehenak izan ziren Ipar Euskal Herri honetan eskola gelaren jabe izan zirenak. Gurasoen asetasuna osoa izan zen, eraikin hori egiazko ikasgela baterako egina baitzen eta beste eskolen artean kokatua baitzen…

Hainbat lekualdaketen ondotik, 2006az geroztik, ikastola egungo eraikinetan kokatua da!

KOPURUAK

1971
7 ikasle
1994
30 ikasle
2004
63 ikasle
2014
80 ikasle
2021
118 ikasle

ATE IREKITZEAK

IKASTOLAK bere ateak martxo hastapeneko larunbat goiz batez irekitzen ditu!

HARREMANETARAKO

talde pedagogikoa

    gurasoen elkartea