Skip to content

SEASKA ETA BERE PROIEKTU PEDAGOGIKOA

Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastola guziak biltzen dituen federakuntza da. 

Ikastolak, euskararen irakaskuntza murgiltzean proposatzen duen hezkuntza proiektu bat du, Ipar Euskal Herrian Seaskak baizik ez duena proposatzen oraingoz. Euskara, ikastolaren  hizkuntza da ikasgelan eta ikasgelatik kanpo (aire-hartzean, ateraldietan, kantinan, haurtzaindegian). Horrela, haurrari eskaintzen zaio ingurumen anitza bere euskarazko loratzerako. 

Ikastolan, gogoan dugu haur bakoitzak norbere pertsonalitatea duela baita norbere ikasteko manera ere! Ikaslea izaki berezi gisa ikusia da, aktiboa, eragilea, zentzua bilatzen eta ematen duena. Izan ere, hainbat lan-molde erabiliak dira

PEDAGOGIA DESBERDINDUA

PEDAGOGIA DESBERDINDUA

 (Aintzat hartzen ditu haur bakoitzaren berezitasunak, lan-moldeak desberdinduz)

PEDAGOGIA AKTIBOA

PEDAGOGIA AKTIBOA

(Haurra eragiteko egoeran ezartzen du: horrek bere ekintzak ulertzeko, sortzeko eta aitzina joateko ahalbidetzen du).

PROIEKTU PEDAGOGIA

PROIEKTU PEDAGOGIA

(Haurrari ahalbidetzen dio ikasten duenari zentzua ematea)

KOOPERAZIOA

KOOPERAZIOA

(Garrantzitsua da, batez ere euskararen erabilpena bermatzeko, adin desberdinak nahasiz, ikasgelan eta jardueretan)

TALDE PEDAGOGIKOA

Hona talde pedagogikoaren osaketa:

  •  7 irakasle, zuzendaria barne : Hezkunde Nazionaleko ministerioko langileak

Zuzendariak eta Irakasleek eskolaldia antolatzen eta gidatzen dute,  Pedagogiaz eta eskolako programaren irakaskuntzaz arduratzen dira. Eskolako kirol eta kultur ateraldiak antolatzen dituzte. 

  •  Gurasoen elkarteko 4 langile (haur hezkuntzarako, haurtzaindegirako, garbiketarako). 

Haur hezkuntzako ikastalde bakoitzean laguntzaile bat bada. Laguntzaileek eskolaldi inguruko denborak antolatzen eta kudeatzen dituzte: haurtzaindegia, loaldia, haurrak jantegira eramaten dituzte eta ikastolako gelak garbitzen dituzte.

MURGILTZEA

IKASTOLAren hezkuntza proiektua murgiltzearen bidezko euskarazko irakaskuntzan oinarritua da. Familia bidezko transmisioa anitz hauskortu denez, eskola, leku aproposa bilakatu da euskara berreskuratzeko eta horretaz jabetzeko. Eskolako bizi eremu guzietan, euskara da komunikazio hizkuntza. 

IKASTOLEK haur kopuruak ikastaldeetan mugatzera ahal eginak egiten dituzte. Kopuru apal horiek ikasleei ahalbidetzen diete ukatea beharrezko banakako jarraipena, loratze dinamikoa taldean eta baldintza onak hizkuntzak ikasteko.

ELEBITASUN GOIZTIARRA

Gero eta gazteago izan haurra, gero eta hizkuntzak ikasteko gaitasun handiagoak ditu, batez ere 5 urte bitartean. 

Gilbert DALGALIAN, psikolinguistaren arabera, «hizkuntza baten ikaspen goiztiarra balore formatzaile bat da haur baten burmuinarentzat, askoz sakonagoa, iraunkorra eta aberatsagoa. Hizkuntza batetik besterako joan etorriak egiteko erraztasunak ditu. Kontzeptuak bi hizkuntzatan bereganatzeko aukera du, erran nahi baita bi hitz dituela errealitate bera izendatzeko. Horrela, hizkuntza batean ulertzen ez duen kontzeptu bat bestean uler dezake haurrak».

Haur hezkuntzan, hizkuntzak ikasteko adin egoki horretan, jokoek, kantuek eta ipuinek garrantzi handia dute haurra euskaraz jabetu dadin, betiere plazerez. 

Lehen mailako 1.urtea arte, kurtsoak euskaraz baizik ez dira eskainiak. 

Frantsesa sartzen da progresiboki 2.urtetik aitzina, gisa honetan:

2.urtean 3 ordu / aste 

3.urtean 5 ordu / aste 

4.eta 5.urteetan 8 ordu / aste